XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskarazko eskelarik ere ez dugu oso berandu arte aurkituko.
Euskarazko lehen lana 1962an argitaratu zen
Urte berean lortzen du Basarrik bere Bordatxo
n euskara sartzea
Donostiako
Franco hil zenean, eta 1975ean hil zen, bere gisa gainera, orain 15 urte alegia, Euskal Herriko egunkarietan ziharduten 178 kazetarietatik 7k bakarrik zekiten euskaraz mintzatzen, eta bat bakarra ari zen euskarazko orrietan idazten.
Irrati eta telebisiokoak gehiturik 215 ziren Hego Euskadin.
10 besterik ez ziren euskaraz hitzegiten zekitenak. (Ikus
Zenbait irratitan, 1950 alderako lortua zuten Maria Dolores Agirre, Basarri, Oñatibia, Zurutuza eta abarrek, baserritarrentzat, astean behingo irratsaioren bat.
Baina euskal kazetaritza, ikastolekin, bertsolariekin, kantariekin eta abarrekin batera abiatzen da 1960 aldera, parrokietan sortu ziren irratitxoetan eta erlijiosoen babesean jaiotako aldizkaritan.
Ordukoak dira, noski, ezagunenak aipatzeko, Loiola, Segura eta Arrate irratiak,
Gerrak eta zigorrak erasandako belaunaldi haiek eta diktadura suntsitzeaz eta gizartea iraultzeaz arduratzen ziren geroagokoak ez ziren, etorkizunerako kontuak atera eta, gerorako kazetariak, irakasleak eta funtzionariak prestatzeaz arduratu.
Sistemak erabat kontrolaturik zituen komunikabideetan, irakaskuntzan eta administrazioan lana aurkitzea ez zen erraza; lan egitea ere ez biziro gustagarria, zapaltzaileen laguntzaile izateko edo laguntzailetzat salatua gertatzeko arriskua bait zuen.
Onenean ere, politikarekin zerikusi zuzenik ez zuten kirol, folklore, istorio, gertakizun eta abarri buruzko kazetaritza egiteko adurra izan zezakeen, gehienez ere, sistemaren zerbitzuko komunikabide leial haietan.
Baina euskaraz lan egin nahi zuenak eta sistemaren zerbitzari leial izan gabe lan egin nahi zuenak, herri-irrati eta euskarazko aldizkarietara jo beharra zeukan.
Euskaldungoaren komunikabide bihurtu ziren irrati eta astekari haietan lan egitea pozgarria zen, mehatxuak mehatxu, saldukeriarik gabe, euskararen eta Euskal Herriaren alde lan egiteko modua eskaintzen bait zuten.